Harixa Emoten euskarazko irakurketa talderako izen-ematea hilaren 23an itxiko da

Harixa Emoten euskarazko irakurketa talderako izen-ematea hilaren 23an itxiko da
2022/09/12 eta kitto!
Idazlearekin Harixa Emoten euskarazko irakurketa kluberako izen-ematea zabalik dago. Jarduera honetan hilean behin idazleak bere liburua irakurri duten irakurleei haren gaineko ideiak, esperientziak eta bizipenak elkartrukatzeko aukera eskainiko die, aurrez aurreko solasaldien bitartez. Udal liburutegiak antolatuta, ....eta kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean egingo dira saioak, Portalean, 19:00etatik 20:00etara. Ikasturte honetan Ainhoa Aldazabal Gallastegik dinamizatuko ditu saioak. Jarduera guztiz doakoa da eta izena emateko epea irailaren 23an itxiko da. Derrigorrezkoa da online egitea, Udalaren webgunean aurkituko duzuen formularioa beteta.