Herritarrak Korrika laguntzaile izatera animatu nahi dituzte AEK euskaltegikoek

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Herritarrak Korrika laguntzaile izatera animatu nahi dituzte AEK euskaltegikoek
ETA KITTO 2022, Ots 15

Euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea da Korrikaren helburu garrantzitsuenetakoa eta, beraz, 22. Korrikak jasotzen duen dirua Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabiliko da. Horregatik, Korrika laguntzaileak Korrikaren zutabe nagusietako bat direla gogorarazi nahi dute Eibarko AEK euskaltegikoek, eta eibartarrak Korrika laguntzaile izatera animatu nahi dituzte: “12 euroren truke, Korrikako pina eta txartela jasoko dituzu. Horrez gain, asteroko zozketetan parte hartuko duzu (asteburuko egonaldiak, otorduak jatetxeetan, erosketa baleak, ekitaldietarako sarrerak, euskal produktuen saskiak …) eta deskontua edukiko duzu hainbat lekutan”.

Informazio gehiago nahi izanez gero, AEK euskaltegian edo 943201379 telefono zenbakian galdetu edo, bestela, Interneten, www.korrika.eus/eu/laguntzailea helbidean begiratu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »