Ipurterre literatura lehiaketako sariak banatu dituzte gaur goizean

Ipurterre literatura lehiaketako sariak banatu dituzte gaur goizean
2022/05/25 12:52
eta kitto!
Gaur goizean banatu dituzte aurtengo Ipurterre Ipuin eta Gutun Lehiaketako sariak Unibertsitate Laboraleko areto nagusian. Eskolekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak XXVIII. edizioa bete du aurten. Eibarko LH eta DBHko ikasleek 1.000 lan inguru aurkeztu dituzte eta hauek izan dira irabazleak: LH 1-2 mailan Paule Martin (J.A.Mogel); LH 3-4 mailan Bittor Navarrete (J.A.Mogel); LH 5-6 mailan Pello Aranzeta (J.A.Mogel); DBH 1-2 mailan Elga Ariznabarreta (Eibar BHI), eta DBH 3-4 mailan Malen Aguirreamalloa (La Salle Azitain).

Gaurko ekitaldia girotzeko Tor magoa etorri da beste behin ere Eibarrera, eta aho bete hortz utzi du bat baino gehiago bere trikimailuekin.

EKITALDI GUZTIA YOUTUBEN DAUKAZUE IKUSGAI


 

 

 

Saria lh 1-2 Paule Martin

Saria LH 3-4 Bittor Navarrete

Saria LH 5-6 Pello Aranzeta

DBH 1-2 Elga Ariznabarreta

DBH 3-4 Malen Aguirreamalloa

Magoa 6Mago 2MAGIAMagoa1llagunekin nagusiUmeak

Magoa11Umeak 4Umrsk