Deba eskualdeko euskera bultzatzeko asmoz Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartea sortu zela 20 urte bete dira eta urteurrena kantuan ospatu dute. Urtebetez hainbat bilera egin ostean, 2000. urtearen amaieran sortu zen Badihardugu Deba Ibarreko Euskara Elkartea, Portalea kultur etxean elkartu ziren 60 bat lagunen eskutik eta Serafin Basauri presidente zela.
Badihardugu 1990ko hamarkadan Deba Ibarrean izandako lan sakon eta ixilaren ondorio izan zen. Besteak beste, Estepan Plazaolak eta Fernando Muniozgurenek hainbat urtez egindako beharraren emaitza. Garai horretan sortu ziren herri gehienetako euskara elkarteak (Jardun, …eta kitto!, AED, Berba…) eta baita hamaika herri komunikabide, aldizkari eta telebista ere.
2018an Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Abaddia Saria ere jaso zuen Ahotsak.eus-ek, eta ekitaldi hartan Juan Martin Elexpururen berbez jantzitako doinu eder bat abestu zuen Ainara Ortegak. Kanta horixe aukeratu dute Badiharduguren 20. urteurrena ospatzeko eta elkartaren inguruko lagun batzuk kantuan ipintzeko. Hemen daukazue emaitza:
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri