Maiatzaren 5ean egingo da familien arteko ginkana

Maiatzaren 5ean egingo da familien arteko ginkana
2023/04/17 09:29
eta kitto!
Iazkoari jarraituz, …eta kitto! Euskara Elkarteak, Astixaren laguntzarekin, “ Familia arteko ginkana ” antolatu du maiatzaren 5erako. Lehen Hezkuntzako ikasleei eta haien familiei zuzendutako ekimena Untzagan hasiko da, 17:15ean, eta asko jota pare bat orduko iraupena izango du. Izena taldean eman beharko da, eta taldeak gehien jota hamar lagunez osatuko dira. Taldeko kideak familia berekoak edo kuadrillakoak edo lagunak izan daitezke, baina ezinbestekoa izango da talde bakoitzean bi-lau heldu egotea, eta euskara ulertzeko gai izatea, bai ahoz zein idatziz. “Alde hori garrantzitsua da, begiraleek jarraibide batzuk ahoz esango baitizkiete eta beste batzuk irakurri egin beharko baitituzte”, diote elkartetik. Untzagan jasoko dute lehen pista eta hortik aurrera “hasiko da abentura dibertigarria. Herrian zehar ibiliko dira taldeak, nor iritsiko lehena helmugara”. Amaieran parte-hartzaile guztiek jasoko dute saria eta sorpresatxo bat.

Izen-ematea gaur hasi da (apirilak 17) eta apirilaren 28an amaituko da. …eta kitto! Euskara Elkartean eman daiteke izena, telefonoz (943200918) edo mezua bidaliz ongietorri@etakitto.eus helbidera. Astixan ere egin daiteke, bulegoan bertan edo telefonoz (943206231).