Musikarekin eta giro ederrean ospatu genuen Euskararen Eguna atzo

Musikarekin eta giro ederrean ospatu genuen Euskararen Eguna atzo
2020/12/04 eta kitto!
Atzo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, euskal musika herriko auzo guztietara eraman zuen Eibarko euskalgintzak antolatutako auto-karabanak. Arratsaldean, Azitainetik abiatu zen Euskararen Eguneko auto-karabana, megafoniatik euskal kantekin herria girotzeko prest. Iluntzera bitartean herri osoa zeharkatu zuen karabanak, bidean hainbat geldiune eginda: Urkizun ...eta kitto! Euskara Elkartekoak irten ziren kantatzera, Untzagan Kaxa eta Astixako gazteek dantzarekin hartu zituzten kotxeak eta Portalean Musika Eskolako ikasleek eta AEK euskaltegikoek kantuan eman zioten ongi-etorria. Gomendioei jarraituta, jende pilaketa barik, baina oso giro ederrean ospatu genuen jaia Eibarren (ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN).

https://youtu.be/R6Cshjw6KWs