‘Ongi etorri euskarara’ egitasmoa jarri du martxan Udalak

‘Ongi etorri euskarara’ egitasmoa jarri du martxan Udalak
2020/10/13 10:15
eta kitto!
DBHko ikasleek euskara maila hobetzeko errefortzu saioak eskaintzen ditu ‘Ongi etorri euskarara’ egitasmoak. Aurten bost talde osatu dituzte. Horietako bat Indianokua gaztelekuan bilduko da astelehen eta eguaztenetan modu ludikoan euskarara gerturatu eta euskara gehiago ikasteko; beste talde bat Jardinetako ikastetxean elkartuko da; eta beste hirurak Eibar BHI Isasin.

Saioen helburua honakoa da: jolas giroan euskara lantzea; euskal gizartearen parte direneko sentimendua lantzea; euskararen aldeko motibazioa, ezagutza eta erabilera sustatzea; eta gazte etorri berrien sozializazioan laguntzea.