Sortu eta Play, euskerazko youtuber eta streamerrak trebatzeko baliabideak online

Sortu eta Play, euskerazko youtuber eta streamerrak trebatzeko baliabideak online
2021/01/21 11:52
eta kitto!
Euskeraz arituko diren youtuber eta streamerrak sortu eta indartzeko asmoz, Sortu eta Play izeneko webgunea eta Youtube kanala sortu dute Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak eta Game Erauntsiak. Asmoa gazteei eduki dibulgatzaile eta entretenimenduzkoak egiteko gakoak eskaintzea da eta, horretarako, erabiltzaileen esku ipini dituzte youtuber formatuko euskerazko bideoak eta streaming-ak sortzeko baliabideak: Sortu eta Play webgunean zein Youtube kanalean ikus daitezkeen bideo-tutorial sorta ulerterraz eta dinamikoa prestatu dute. Zortzi bideo-tutorial dira guztira, bakoitza gai bati buruzkoa: webgunea erabiltzeko tutoriala, euskera eta internet, hardware, bideo editoreak, zuzeneko streaming-ak, bideoen prestaketa, bideo diseinua eta kameraren aurrean hitz egiteko teknikak.
Horrekin batera, gehien erabiltzen diren kontzeptuak biltzen dituen glosarioa eta galdera nabarmenenak kontsultatu daitezke. Eta webguneko Komunitatean euskal sortzaileek egindako ikus-entzunezko ekoizpenak partekatzeko aukera ere badago. Atal honen helburua, interneten euskeraz sortutako bideoak hedatzea da eta, horregatik, asmo hori betetzeko, erabiltzaileen ekarpenek berebiziko garrantzia izango dute.