“Udako planak” aste honetan banatuko den Txikitto aldizkarian

“Udako planak” aste honetan banatuko den Txikitto aldizkarian
ETA KITTO 2021, Eka 16

Aste honetan, udako oporrak hartu aurretik, banatuko dute Eibarko ikastetxeetan ikasturteko azken “Txikitto”! aldizkaria ( (hemen daukazue PDF formatuan)

Oporrak hartzeko ezer ez zaizue falta. Horregatik erreportaje nagusian familiarekin eta lagunekin egiteko moduko 5 plan proposatzen dizkizuegu; guztiak ditugu gertu, gainera, Debabarrenean. ONDO-ONDO PASATU!

Ikasleekin berriketan atalean, Urkizu ikastetxeko 5. mailako ikasleek proiektu interesgarri eta polit baten berri eman digute. Makina sinpleak eta konposatuak ezagutzeko aukera izan dute, baina ez hori bakarrik; horiek egin edo eraikitzeko aukera ere izan dute-eta. Gainera, Debabarrena mailako STEAM izeneko erronkan ere hartu dute parte euren proiektuarekin. Eta orain dela urte batzuetako tresnekin erakusketa ere egin dute, eskolako ikaskideei erakusteko. Proiektuan jardun duten bost ikaslek kontatu digute euren esperientzia.

“Jolastokixan jolasian” atalean, Amaña ikastetxekoek ““Azeriak, oiloak eta sugeak” jolasa erakutsi digute. Hemen daukazue eurekin egin dugun bideoa:

 

Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina, eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai. Bideo guztiak lotura honetan: https://etakitto.eus/mediateka/bideoak

Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.

Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »