Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 3an zabalduko da

0    Euskara 
ETA KITTO ETA KITTO
Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 3an zabalduko da
ETA KITTO 2021, Api 19

Maiatzaren 3an hasiko da  “Udan jolasean”, “Oporrak afariketan”, “Firin Faran” eta “Umiak Firin Faran” udaleku irekietan parte-hartzeko izena emateko epea. Maiatzaren 11ra bitartean egongo da horretarako aukera. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2015. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programetan, berriz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrek hartzen dute parte.

EPEZ KANPOKO AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. Udalekuetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA aurrematrikula epearen barruan egitea.

Izena emateko bi aukera ezberdin daude:

1.- Bakarka: pertsona bakoitzak bere aurre-matrikula bete beharko du eta zozketarako zenbaki bat izango du.
2.-Binaka: bi lagunek elkarrekin izena eman ahal dute. Bakoitzak bere aurre-matrikula egin behar du eta taldekidearen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT UMEREN ARTEAN 3 edo 4 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta haurrak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.

Izen ematea binaka egiten dutenen kasuan, bi izenak zenbaki bakarrarekin sartuko dira zozketan (bietatik alfabetikoki aurrenen dagoen abizena sartuko da zozketan); Zozketaren arabera biek plaza lortuko dute edo batek ere ez.

Aurre-matrikula betetzerakoan programa ondo aukeratu. Programa bakoitzak bere aurre-matrikula formulario propioa baitu.

Udan jolasean (ekaina eta uztailean) 2015ean jaiotako haurrentzat da era bi txanda egongo dira: Ekainaren 28tik uztailaren 9ra eta Uztailaren 12tik 23ra. Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 10:00etatik 13:00ak arte. Izen ematea: maiatzaren 3tik 11ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko. On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udanjolasean2021aurrematrikula Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da. Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo. Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

Oporrak afariketan (ekaina eta uztailean). Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat Bi Txanda (egongo dira, ekainaren 28tik uztailaren 9ra, eta uztailaren 12tik 23ra. Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 09:00etatik 14:00ak arte. Izen ematea: maiatzaren 3tik 11era. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/oporrakafariketan2021aurrematrikula Prezioa: 60€ umeko 100€ anai-arrebak 140€ hiru anai-arrebak Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da. Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo. Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

Umiak Firin Faran (uztaila – abuztua). 2015ean jaiotako haurrentzat. Txanda bakarra: uztailaren 26tik abuztuaren 5era. Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 10:00etatik 13:00ak arte. Aurre-matrikula: maiatzaren 3tik 11ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko. On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/umiakfirinfaran2021aurrematrikula Prezioa: 40€ umeko. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da. Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo. Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

Firin Faran (Uztaila – abuztua) Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat. Txanda bakarra: uztailaren 26tik abuztuaren 5era. Haurrak ez dira Eibartik irtengo. 09:00etatik 14:00ak arte. Izen ematea: maiatzaren 3tik 11era. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko. On line:https://formularioak.eibar.eus/eu/firinfaran2021aurrematrikula Prezioa: 60€ umeko. 100€ anai-arrebak. 140€ hiru anai-arrebak. Ezinezko kasuetan 20€ (AGI) edo (RGI) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da. Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo. Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 17an, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

 

Noiz izango da behin betiko matrikula presentziala? Non?

Programa guztientzat ekainaren 7tik 11ra bitartean. Indianokua gaztelekuan.. Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran ; Umiak Firin faran
Udaleku irekiak 2021

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »