Veronica Vazek jaso du 100€-ko erosketa-txartela Merkealdien Azokan erabiltzeko

Veronica Vazek jaso du 100€-ko erosketa-txartela Merkealdien Azokan erabiltzeko
2019/07/19 eta kitto!



Veronica Vazek pozik jaso du beherapenen azokan gaur eguerdian egin den 100 euroko erosketa-txartela. Egun hauetan …eta kitto! Euskara Elkarteak mahaia ipini du azokan  jendea erosketak euskeraz egitera animatzeko asmoz. Horretarako, mahaian urez beteta zeuden kristalezko hiru ontzi ipini dituzte eta, gerturatzen zen jendeak, euskera erabiltzeko hartzen zuen konpromisoaren arabera, kolore ezberdineko kolorante-tantanak bota ditu, horrela urari kolorea emateko. Parte hartzera animatu diren guztiei ‘Euskeraz Primeran’ kanpainako poltsa bana oparitu diete, erosketak egitera doazenean erabiltzeko eta, gainera, 100 euroko erosketa-txartela irabazteko aukera izan dute. Oraingoan Veronica izan da irabazlea. Zorionak!!!