XXI. menderako hizkuntza politikaz hausnartzeko jardunaldia hartuko du Markeskuak urriaren 19an

XXI. menderako hizkuntza politikaz hausnartzeko jardunaldia hartuko du Markeskuak urriaren 19an
2022/10/13 eta kitto!
Urriaren 19an egingo dute Eibarren XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta eztabaidatzeko helburuarekin. Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute eta izena emateko aukera zabalik dago, www.ueu.eus helbidean.

Gaur egin den aurkezpenean Kepa Sarasola UEUko zuzendariak, Lorea Agirre JAKINeko zuzendariak eta Urko Aiartza Telesforo Monzon eLab-eko zuzendariak hartu dute parte.

Azaldu dutenez, “euskararen egungo normalizazio ereduak gainera goia jo duen zantzuak nabari dira hizkuntza zeharkatzen duten arlo gehienetan: hezkuntzan, helduen euskalduntzean edo erakunde publikoen normalizazio prozesuetan, lan munduaren euskalduntzean, kultur transmisioan edota esparru komunikatiboan, besteak beste. Horrek guztiak eragin zuzena dauka euskararen transmisioan eta biziraupenean, kale erabilera datuek adierazten duten bezala. Paradigma aldaketen garaian bizi gara eta egoera berri horietara egokitzeko gaitasuna izateak berebiziko garrantzia izango du”.

XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitzeko eztabaidatu beharra dagoela eta, asmo horrekin antolatu dituzte Markeskua jauregian, UEUren egoitza akademikoan egingo diren jardunaldiak, honako egitarauarekin:

XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia


09:00-09:15 Harrera eta dokumentazio banaketa.


09:15-09:30 Sarrera eta ongi etorria. Kepa Sarasola (UEU), Haritz Azurmendi (Jakin) eta Malen Dominguez (TMeLab).


09:30-10:00 HITZALDIA: Euskararen egoeraren argazki azkarra. Asier Etxenike (soziologoa, Aztiker). Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab)


10:00-10:30 HITZALDIA: Hizkuntza politikaren beharraz. Paul Bilbao (Kontseilua). Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab)


10:30-11:00 Atsedenaldia.


11:00-12:30 MAHAI-INGURUA: Gaur egungo marko legalen mugak eta zirrikituak. Eva Pons (UB), Iñigo Urrutia (UPV-EHU). Moderatzailea: Zelai Nikolas (abokatua).


12:30-14:00 MAHAI-INGURUA: Tokiko hizkuntza politikaren gobernantza: udalak, eskualdeak, arnasguneak. Iraitz Lazkano (UEMA). Moderatzailea: Aize Otaño (Txillardegi Gogoeta Gunea).


14:00-15:00 Bazkalordua.


15:00-16:30 MAHAI-INGURUA: Hizkuntza politika Nafarroan, Ipar Euskal Herrian eta EAEn: uneko egoera, aukerak eta lehentasunak. Iker Salaberria (Txillardegi Gogoeta Gunea), Dabid Anaut (udal teknikaria) eta Eneko Gorri (Plazara). Moderatzailea: Malen Dominguez (TMeLab)


16:30-16:45 Ondorioak eta aurrera begirakoak. Asier Basurto eta Miren Segurola (Txillardegi Gogoeta Gunea)