Youtubera euskarazko edukia igotzen hasi da Euskal Encodings

Youtubera euskarazko edukia igotzen hasi da Euskal Encodings
2022/02/14 16:27
eta kitto!
Euskal-Encodings proiektua, euskararen erabilera sustatzeko helburua duen irabazi-asmorik gabeko euskal komunitate irekia da. Euren Youtubeko kanalean azaltzen dutenez, "nagusiki ikus-entzunezko materiala sortu zein partekatu egiten dugu foro formatuan: teknikoki P2P sistema erabiltzen dugu, hau da, edozein erabiltzailek igo dezake edukia komunitatera eta eduki hori edonork jeitsi dezake. Gure arauetan ikusi ahalko duzunez, Euskal Herriko ekoizleei kalterik ez egiteko dugun borondatea dela eta, irizpide batzuk kontutan hartzen ditugu, eta hori dela eta, ez dugu edozer plazaratzen utziko". Arauak betetzen direla ziurtatzen dituzten 11 administratzailek osatzen dute Euskal-Encodingsen muina, laguntzaile eta ekintzaile gehiago ere dauden eta izan diren arren.

Plataformak berak baimentzen dien erritmoan hasi dira edukia igotzen, gehienez 15 bideo egunean. Eta horrez gain, beste batzuek publikatuta duten edukia baliatuko dute erreprodukzio zerrendak egiteko. Youtubek duen Copyright politika dela eta, "ezin izango dugu nahi dugun  eduki guztia publikatu, baina apurka-apurka ekinean jarraituko dugu eginkizun horretan", azalñdu dute,