ZientziaK eta Euskara jardunaldi birtualarekin hasiko dira gaur UEUren Udako Ikastaroak

ZientziaK eta Euskara jardunaldi birtualarekin hasiko dira gaur UEUren Udako Ikastaroak
2020/06/18 eta kitto!
Gaur 10:00etan hasiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen 48. Udako Ikastaroak, ZientziaK eta Euskara jardunaldi birtualarekin. Sarrera hitzaldia Koldo Garcia ikertzaile eta Talde Eragileko kideak emango du eta UEUren youtubeko kanalaren bitartez jarraitzeko aukera izango da. Antolatzaileen berbetan, “bertan, egoera zertan den aztertzeko oinarriak jarriko ditu: diagnostikoa, abagunea, aukerak...Horri helduta, talde hausnarketa egingo dugu datozen astetan, sare sozialen bitartez, eta horretarako #ZientziakEuskara traola erabiliko ditugu. Ekarpen guztiak jasota, mahai ingurua egingo dugu uztailaren 17an, ZientziaK eta Euskararen bikoteari ikuspegi berritzailea emateko asmoz”.