Euskararen aldeko olatu erraldoia

Euskararen aldeko olatu erraldoia
2016, Mai 21

Benetan arrakastatsua izan da berriz ere euskararen alde Eibarren gaur egin den Tantanez Tantan ekitaldia. Eguzkipean ospatu dugu aurten herriko euskalgintzaren eskutik egin den jaia eta jendetza batu da Urkizutik Untzagara bitarteko ibilbidean eskurik esku gantxilla eramateko. Parte hartu duen jende guztiari esker jai giro ederrean ospatu da ekitaldia eta Untzagan euskeraz bizitzeko aldarrikapena eginda agurtu da Tantanez Tantan ekitaldiaren bosgarren edizioa. Ekitaldiko argazkiekin bilduma osatu bezain laster, gure webgunera, mediatekara igoko dugu zuekin partekatzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »