Euskeraren Egunerako prestatu duten egitaraua 11:00etan hasiko da Untzagan

Euskeraren Egunerako prestatu duten egitaraua 11:00etan hasiko da Untzagan
2019/12/03 eta kitto!
Euskeraren Eguna ospatzeko, gaur egun osoan zehar hainbat dantza eta kalejira egingo dira, parte hartzera animatzen diren herritar guztientzat zabalik. Lehen dantza Haur Hezkuntzako ikasleen eskutik izango da, 11:00etan Untzagan: "Zapa-zapa-zapatalari" ("Joxe Mari Zapatari") eskainiko dute. Animatuz gero, hemen dauzkazue abestiaren hitzak eta koreografia, 2010eko Ezpalak jaialdian Kezkako dantzariek egindakoa:

https://youtu.be/VjNfR94sWos
JOXEMARI ZAPATALARI

Zapa zapa zapatalari

ene Joxe Mari

zapatak konpontzen ari da

kolpeka kantari.

Joxe Mari zapatalari

kantari alaia,

esku batean mailua du

bestean porroia.

Kolpe, kolpe, kolpeka

josi eta josi

josi eta josi.

Kolpe, kolpe, kolpeka

josi eta josirik zapatak.

Haria hartu argizaria

orratzan zatz!

korapilo bat, korapilo bat!