Euskeraz primeran! posterrak ikastetxeetan eta euskaltegietan ere banatu ditu ...eta kitto!-k

Euskeraz primeran! posterrak ikastetxeetan eta euskaltegietan ere banatu ditu ...eta kitto!-k
2021/02/01 eta kitto!
2020ko abenduan hasi zen …eta kitto! Euskara Elkartea arraindegi, harategi, fruta-denda eta okindegientzat egindako horma-irudiak establezimenduetan banatzen. Elkarteko dinamizatzaileen hitzetan, “ekimen honen helburu nagusia erosketetan euskararen erabilera areagotzea denez, janari-poster horietan elikagaien irudiarekin batera izena ere agertzen da, euskaraz eta gazteleraz. Horrela, eskatzerako orduan hitz edo izen egokia erabiliko dugula ziurtatuko dugu”.

Baina dendetan ez ezik, herriko eskoletan eta euskaltegietan ere banatu ditu posterrak elkarteak; oso tresna bisuala denez edozein ikaslerentzat erabilgarriak izan daitezke. Elkartekoen esanetan, “interes handia piztu dute posterrek, ikastetxe askotan elikaduraren piramidea lantzeko erabiltzen ari dira, edo elikagaien izenak ikasteko… Beste batzuk, hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonekin ere erabiltzen hasi dira…”.Posterrak 10M

Posterrak 7M

Posterrak 5M

Posterrak 2M

Horma-irudiek QR kodea dute eta deskargatu eta edozein momentutan inprimatzeko aukera ematen du.  www.etakitto.eus webgunean ere jaitsi daitezke.

Harrera ona izan dutela ikusita, beste jarduera batzuetan erabiltzen den lexikoa lantzen hasia da …eta kitto! eta 2021ean argitaratu eta banatuko ditu poster berriak.