Eusko Ikaskuntza omenduko dute gaur Armeria Eskolan, “Ondo egindako lana” ekimenaren barruan egingo den saioan

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Eusko Ikaskuntza omenduko dute gaur Armeria Eskolan, “Ondo egindako lana” ekimenaren barruan egingo den saioan
ETA KITTO 2018, Eka 19

Gaur arratsaldean, 19:00etan Armeria Eskolan hasiko den “Ondo egindako lana” ekimenaren XI. saioan, Eusko Ikaskuntza omenduko dute bere mendeurrenean, “1918an sortutako erakundeak bere ibilbide luze eta oparoan Euskal Herriari egindako eta egiten ari den ekarpen baliotsua eskertu nahian”. Saioa elebiduna izango da eta Iñaki Dorronsoro lehendakariak eta Xabier Alkorta Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren eta Mendeurreneko lehendakariak hartuko dute parte. Moderatzailea Pilar Kaltzada komunikatzailea izango da. Antolatzaileen berbetan, “ordubeteko saioan, iragana gogora ekarri baina, batez ere, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gakoak eta bideak izango dituzte hizpide”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »