Familia arteko ginkanarako izen- ematea asteazkenean itxiko da

0    Berriak 
ETA KITTO
Familia arteko ginkanarako izen- ematea asteazkenean itxiko da
ETA KITTO 2022, Mai 02

Dakizuenez, …eta kitto! Euskara Elkarteak, Astixaren laguntzarekin, “Familia arteko ginkana” antolatu du ostiraleako,  maiatzaren 6rako.
Lehen Hezkuntza osoko ikasleei eta haien familiei zuzendutako ekimen dibertigarri hau Untzagan hasiko da, arratsaldeko 17:15etatik aurrera, eta asko jota pare bat orduko iraupena izango du.
Taldeka eman beharko da izena, eta taldeak gehien jota, hamar lagunez osatutakoak izango dira.
Taldekideak familia berekoak edo kuadrillakoak edo lagunak izan daitezke, baina ezinbestekoa izango da talde bakoitzean bi- lau heldu egotea, eta hauek euskara ulertzeko gai izatea (ahoz zein idatziz).
Esan bezala Untzagan jasoko dute taldeek lehenengo pista eta herrian zehar ibiliko dira helmugara heldu arte. Oso proba dibertigarriak izango dira, edonork egiteko modukoak eta amaieran parte hartzaile guztiek jasoko dute saria eta sorpresa bat.
Izen- ematea maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik eta …eta kitto!-ra deitu (943200918) edo elkartea@etakitto.eus helbidera idatzi daiteke izena emateko, edota Astixako bulegora joan (9:00-13:00) edo bertako telefonora deitu  (943206231).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »