Familia giroan gozatzeko moduko antzerki ikuskizuna eskainiko dute zapatuan Untzagan

Familia giroan gozatzeko moduko antzerki ikuskizuna eskainiko dute zapatuan Untzagan
2020/02/28 12:13
eta kitto!
Zapatu arratsaldean, 18:00etan hasiko da Full House kale-antzerki ikuskizuna Untzagan. Electrico 28 konpainiaren antzezkizuna 43. Eibarko Antzerki Jardunaldietako egitarauaren baitan eskainiko dute eta familia giroan gozatzeko pentsatuta dago. Testurik gabe eta antzerki fisikoaren eta musikaren bidez, bizilagun oso berezi batzuen elkarbizitzaz gozatzera gonbidatzen gaitu Full Housek. Eléctrico 28 austriar eta kataluniar jatorriko artisten kolektiboa da, clown, antzerki fisikoa, hiri-artea eta dantza bezalako bagajeak dituena, aldi berean lengoaia, dramaturgia, ezusteko eta irudi ezberdinak sortuz. Denok gizatiarrago sentitzeko moduko antzerkia egiten dute elkarbizitzari buruzko fabula modernoan.

https://vimeo.com/289441315

“Full House”

ELÉCTRICO / Antzezleak: Alina Stockinger, Sergi Estebanell, Josep Cosials, Jordi Solé / Zuzendaria: Ana Redi-Milatovic / Iraupena: 50 minutu