Familia osoarentzat txotxongilo ikuskizuna aurkeztuko du bihar Zurrunka Teatrok

Familia osoarentzat txotxongilo ikuskizuna aurkeztuko du bihar Zurrunka Teatrok
2020/01/17 eta kitto!
Zurrunka Teatrok Aioko txotxongilo ikuskizuna aurkeztuko du bihar arratsaldean, 17:00etan Coliseo antzokian. Familia osoarentzat euskeraz taularatuko duten lanaren sortzaileak eta bertan parte hartzen duten antzezleak Eñaut Gorbea eta Nerea Ariznabarreta dira. Txotxongiloak, itzalak eta kontaketa batzen dituen ikuskizuna da Aioko eta izen bereko uhartean gertatutako istorioa kontatzen du: “Hango biztanleak ez ziren jabetzen gizartearentzat aniztasunak izan ditzakeen baloreaz. Denbora asko zen uharte argitsua izateari laga ziola eta iluntasun handi bat euren bihotzen jabe egin zen. Bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango dira istorioaren protagonistak. Euren bitartez, komunitateak dituen komunikazio eta zaintza arazoen berri izango dugu. Bidaia fantastiko horretan abenturak, ezusteak, jeinuak eta argiz beteriko itzalekin egingo dugu topo”Sarrerak 5 euro balio du.

https://youtu.be/nzkVru6Tv4M