Familian gozatzeko moduko antzezlana eskainiko dute arratsaldean Coliseoan

Familian gozatzeko moduko antzezlana eskainiko dute arratsaldean Coliseoan
2020/03/07 eta kitto!
Marie De Jongh antzerki konpainiak ‘Ikimilikiliklik’ antzezlana aurkeztuko du gaur arratsaldean, 17:00etan, Coliseoan. Jokin Oregi soraluzetarrak zuzentzen duen lanak Ekhiren istorioa kontatzen du. Ekhik txikitan sorginei beldurra zien, baina azkenean sorgin bihurtzen da. Haur eta helduei zuzenduriko lana da, Marie De Jonghek hain ondo lantzen duen erregistroan kontatuta. Sarrerak 5 euro balio du.

https://vimeo.com/392488478