Familiartean egiteko moduko esperimentuekin egutegia prestatu du Elhuyarrek

Familiartean egiteko moduko esperimentuekin egutegia prestatu du Elhuyarrek
2020/03/29 eta kitto!
COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko asmoz eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak familiartean ikasteko aukera emateko, Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du.

irazabal

Egutegi horretan proposatzen dituzten esperimentuak normalean etxean izaten ditugun material eta tresnekin etxean egiteko modukoak dira.
Apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago eta bigarrena, berriz, gazteei (G) zuzendutako proposamena da. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.

#NikEtxeanEsperimentuak
Gainera, lortutako emaitzak erakusteko, bideoak eta iradokizunak sare sozialetara igotzera animatu nahi dute jendea, #NikEtxeanEsperimentuak traola erabilita.

Gainera, laster zuzeneko saioak eskaintzen hasiko dira, https://jitsi.eus/bizilabe helbidean.