“Feminismoa gorpuztu” dantza eta flashmob kolektiborako koreografiak Youtuben daude

“Feminismoa gorpuztu” dantza eta flashmob kolektiborako koreografiak Youtuben daude
2020/02/26 19:05
eta kitto!
NELEDANTZA kolektiboaren eskutik (lehengo Ipurua dantza garaikidea), “Feminismoa gorpuztu” dantza eta flashmob kolektiboak egingo dira martxoaren 6an Untzagan, 18:00etatik aurrera, Martxoaren 8rako antolatu duten egitarauaren baitan. Ekitaldian Ni una más, ni una menos eta Respect me flasmobak elkarrekin dantzatuko dira eta, koreografiak ikasi nahi dituztenentzat bideo-tutorialak igo dituzte Youtubera. Flasmoba prestatzeko emakumee taldeen laguntza izan dute, eta baita ikasleen eta euren senideena ere.


Flashmoben aurretik, Lide Agirre, Irene Vazquez, Saray Garcia eta Nere Lodosaren zuzendaritzapean, ikuskizu bat egingo dute hurrengo koreografiekin:
- Nicky Nicole
- Apache Rissing
- Last Beath
- Celebration
- Michelle
- Palé

https://youtu.be/J_5aiH3Ldx0

https://youtu.be/hNyE1lfuZZ8