Gabon zahar gauean txapligu eta petardoen erabilera ordu erdira mugatu dute

Gabon zahar gauean txapligu eta petardoen erabilera ordu erdira mugatu dute
2019/12/29 eta kitto!
Gabon zahar gauean petardo eta txapliguen erabilera ordu erdira mugatu du Udalak eta, beraz, 00:00etatik 00:30era bitartean baino ezin izango dira erabili. Adierazi dutenez, ordutegi horretatik kanpora horrelakorik erabiliz gero, indarrean dagoen araudia aplikatu eta dagokion administrazio-zigorra jartzeko aukera izango dute. Erabakiaren berri emateko bandoa ipini dute herriko hainbat tokitan. Argitu dutenez, material piroteknikoaren erabilera arautzeko lanean ari dira Udalean. Neurri horrekin herritarrek petardo eta txapliguak erantzukizunez eta modu arduratsuan erabili ahal izateko baldintzak ezarri nahi dituzte, pirotekniak "pertsona jakin batzuengan edo maskotengan eragin ditzakeen kalteak kontuan hartuta".