Galiziako Etxeak maiatzeko jaiak bertan behera lagatzea erabaki du

Galiziako Etxeak maiatzeko jaiak bertan behera lagatzea erabaki du
2020/03/24 eta kitto!
COVID-19a dela eta, bizitzen ari garen egoera zein den ikusita, As Burgas Galiziako Etxeak urtero maiatzerako antolatzen dituen "Dia das letras galegas" jaiak bertan behera lagatzea erabaki du. Idatziz jakinarazi dutenez, "aurrerago, normaltasunez jardutera bueltatzen garenean, orduan erabakiko dugu jaiak beste data batean egin ala bertan behera geratuko diren. Ulertuko duzuelakoan, animo!".