Gantxilla- apaingarriak egiteko tailerrak ...eta kitto!-n

Gantxilla- apaingarriak egiteko tailerrak ...eta kitto!-n
2022/05/09 eta kitto!
Aurten maiatzaren 21ean ospatuko dugun Tantanez Tantan ekitaldirako, tailer berezia antolatu du …eta kitto!-k: gantxillak egiteko tailerra, hain zuzen. Tailerrak ostegunean izango dira eta fimoa erabilita lepoko edo pin moduan erabiltzeko gantxilla txikiak egingo dira bi saiotan; lehenengoa 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago. Arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara egingo dute tailerra txikienek, gurasoek lagunduta, eta, bigarrena, berriz, helduentzat izango da (12 urtetik gorakoentzat) eta 18:15etik 19:30etara egingo da. Saio biak egingo dira … eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan (Urkizu 11 solairuartea) eta izen-ematea doan da. 943200918 telefonora deituta edo elkartea@etakitto.eus helbidera mezua bidalita eman daiteke izena.