Gaueko 22:00etan hasiko da musikarekin lagundutako bertso saioa Txaltxa Zelaian

Gaueko 22:00etan hasiko da musikarekin lagundutako bertso saioa Txaltxa Zelaian
2018/09/28 eta kitto!
Hankamotxak bertso eskolakoen eskutik gaur gauean, 22:00etan (hasieran aurreikusita zegoen ordutegia baino ordu erdi lehenago) bertso saio musikatua egingo da Txaltxa Zelaiko kioskoan. Nahi duten guztientzat doan eskainiko duten saioan Beñat Gaztelumendi, Miren Artetxe, Jokin Bergara eta Alaia Martin bertsolariek jardungo dute, Ixak Arruti eta Gari Otamendiren musikaz lagunduta, eta gai-jartzailea Manu Goiogana izango da.