Gaur arratsaldean eztabaidatuko da Aste Santurako neurriak gogortu ala ez

Gaur arratsaldean eztabaidatuko da Aste Santurako neurriak gogortu ala ez
2021/03/24 eta kitto!
Jaiegunetarako gutxieneko neurri komunak adostu bazituzten ere, kutsatzeen igoera tarteko, ez dute baztertu are gehiago zorroztea. Gaur arratsaldean, Espainiako Gobernuak eta erkidegoek Aste Santurako neurriak gogortu ala ez erabakiko dute, goera epidemiologikoa gehiago kaskartu ez dadin.

Joera aldaketa sumatu dute kutsatzeetan San Jose zubiaren ostean. Bestalde, Europako herrialde batzuek konfinamendu zorrotzak iragarri dituzte Pazko Asterako.

Martxoaren 10ean adostutako neurriak honakoak dira: erkidegoen itxiera perimetrala, etxeratze agindua gehienez 23:00etan ezartzea, bilkura sozialak 4-6 pertsonara murriztea eta espazio pribatuan bizikideak ez diren lagunen arteko bilkurak debekatzea. Nolanahi ere, neurriok "minimoen itun" bat zirela azpimarratu zuen Dariasek, erantsiz erkidegoek "are neurri zorrotzagoak" ezartzea bazutela (Jaurlaritzarenak murriztaileagoak dira, esaterako).