Gaur aurkeztu dute Pertsona Nagusien XXVI. Hamabostaldia

Gaur aurkeztu dute Pertsona Nagusien XXVI. Hamabostaldia
2019/03/20 eta kitto!
Martxoaren 22tik apirilaren 5era bitartean garatuko den Pertsona Nagusien XXVI. Hamabostaldiaren aurkezpena egin dute gaur goizean udaletxean. Biztu Jubilatu eta Pentsiodunen Koordinakundeak eta herriko jubilatu-etxeek (Ipurua, Urki, Beheko Tokia eta Untzaga) Eibarko Udalaren laguntzarekin antolatu duten hamabostaldia martxoaren 22an abiatuko da, 11:00etan udaletxean, Udalbatza aretoan egingo duten ekitaldiarekin. Bertan izango dira Miguel de los Toyos alkatea, Idoia Sarasketa (Gizartekintzako zinegotzia), Eva Perez de Albeniz (Adindu Gerontologia Zerbitzuak), Felix Elkoroiribe (Biztu Jubilatu eta Pentsionisten Koordinakundeko eta Untzagako presidentea), Antonio Herrero (Ipuruako jubilatu-etxeko presidentea), Daniel Conde (Beheko Tokia jubilatu-etxeko presidentea) eta Manuel Gonzalez (Urkiko jubilatu-etxeko presidentea). Jarraian, Untzagako Abesbatzak hainbat abesti eskainiko ditu eta, ondoren, piskolabisa emango zaie bertaratzen direnei. Egun horretan bertan, "Erretratu historikoak", Einer Rodriguezen argazki erakusketa inauguratuko dute Untzagako jubilatuen egoitzan, 19:30ean. Erakusketa apirilaren 17ra arte egongo da ikusgai.

Aurtengo goiburua “Nagusiak denbora libreaz gozatzen!” izango da eta, aurkezpenean esandakoaren arabera, “hamabostaldiak jubilatu etxeetan egiten diren jarduerak eta denbora librea betetzeko dauden aukerak ezagutzera emateko” baliatu nahi dute. Jarraian egitarau osoa daukazue:

Pertsona Nagusien XXVI. Hamabostaldia


Martxoak 22

11:00: Inaugurazio ekitaldia. Parte-hartzaileak: Miguel de los Toyos alkatea, Idoia Sarasketa (Gizartekintzako zinegotzia), Eva Perez de Albeniz (Adindu Gerontologia Zerbitzuak), Felix Elkoroiribe (Biztu Jubilatu eta Pentsionisten Koordinakundeko eta Untzagako presidentea), Antonio Herrero (Ipuruako jubilatu-etxeko presidentea), Daniel Conde (Beheko Tokia jubilatu-etxeko presidentea) eta Manuel Gonzalez (Urkiko jubilatu-etxeko presidentea). Jarraian, Untzagako Abesbatzaren emanaldia eta piskolabisa. Udalbatza aretoan.

19:30: "Erretratu historikoak", Einer Rodriguezen argazki erakusketaren inaugurazioa. Untzagako jubilatu-etxean.

Martxoak 25

18:30: “Prozesu kognitiboak hirugarren adinean” hitzaldia, Javier Ruiz neurologoaren eskutik. Untzagako jubilatu-etxean.

Martxoak 26

Iruñeara txangoa, han bisita gidatua egiteko. Irteera 08:30ean Egogain, Bidebarrieta eta Azitaingo autobus geltokietatik. Izen-ematea martxoaren 21a arte, jubilatu-etxeetan. Prezioa: 27 euro.

Martxoak 28

18:30: “Aisialdia nola kudeatu” hitzaldia, Adinduko Eva Perez de Albenizen eskutik. Ipuruako jubilatu-etxean.

Apirilak 1

18:00: “Kontsumoa: irtenbideak arazoen aurrean” hitzaldia, Jesus Alconero KIUB- Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoko arduradunaren eskutik. Beheko Tokia jubilatu-etxean.

Apirilak 2

12:00: Toka eta igel-toka-txapelketa. Ipuruako jubilatu-etxean.

17:00: Mahai-jokoen txapelketa: tute, mus eta briska. Ipuruako jubilatu-etxean.

Apirilak 3

16:00: Txokolate-jana eta kantuak, Kaleetan Kantuz taldekoekin. San Andres zaharren egoitzan.

Apirilak 4

Aixolara ibilaldia, Juan Luis Muguerzaren oroimenez. Irteera Egogainetik (autobus geltokitik), Bidebarrieta eta Azitainetik, 11:00etan. Izen-ematea apirilaren 2ra arte, jubilatu-etxeetan. Prezioa: 8 euro.

Apirilak 5

Hamabostaldiaren amaiera Arraten. Meza, 12.30ean, lau jubilatu-etxeetako eta Biztu elkarteko hildakoen alde. Irteera: 11:30ean Egogainetik (autobus geltokitik), Bidebarrieta eta Azitainetik. Bazkaria Kantabria jatetxean. Izen-ematea apirilaren 3ra arte, jubilatu-etxeetan. Prezioa: 18 euro.