…eta kitto! Euskara Elkarteak bere irudi korporatibo berria eta, horrekin batera, astekariaren itxura eraldatua ere aurkezteko ekitaldia egingo du gaur, Portaleko areto nagusian, arratsaldeko 19:00etan hasita. Elkarteko bazkideak eta herritarrak, oro har, gonbidatuta zaudete ekitaldian parte hartzera. Bestalde, etorri ezin direnek ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute, zuzenean emitituko baita …eta kitto!-ko Youtubeko kanaleko lotura honetan: