Gaur egitekoa zen Altzoaren mahai-ingurua bertan behera geratu da

Gaur egitekoa zen Altzoaren mahai-ingurua bertan behera geratu da
2019/11/06 11:44
eta kitto!
Altzoa Eibarko Emakume Alargunen elkarteak, 25 urte beteko dituela eta, gaurko antolatuta zuen “Altzoa: 1995-2020 Elkartegintzaren lorpena” mahai-ingurua bertan behera geratu dela jakinarazi dute, “antolaketarekin zerikusirik ez duten gaiengatik”. Mahai-ingurua gaur 18:00etan egitekoa zen, Andretxean.