Gaur ere ez da kasu berririk atzeman Eibarren

Gaur ere ez da kasu berririk atzeman Eibarren
2020/05/24 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera ez da koronabirusa kasu berririk atzeman Debabarrenean.

9 kasu berri atzeman dira EAEn, 2 Araban (Gasteizen) eta 7 Bizkaian (5 Bilbon, eta bana Zornotza eta Lekeition), Gipuzkoan aldiz ez da kasu berririk atzeman.

Alde nabaria dago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak izaten ari duten garapenean, izan ere Gipuzkoan egoera nahiko egonkorra den bitartean, kasu bakarra eman baita aste osoan (Iruran), Araban 30 kasu berri atzeman ziren aurreko astean (horietatik 20 Gasteizen) eta Bizkaian 61 (horietatik 34 Bilbon).

Eibarren ez da kasu berririk atzeman azkeneko 15 egunetan, eta Mendaro zein Eibarko ospitaletan ingresatuta dagoen lagun kopurua atzoko bera da, 4 Mendarokoan eta 13 Eibarkoan.