Gaur ere ez da koronabirus positibo berririk atzeman Debabarrenean

Gaur ere ez da koronabirus positibo berririk atzeman Debabarrenean
2020/05/22 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera ez da koronabirus positibo berririk atzeman Debabarrenean. Gipuzkoan ere positiborik gabeko beste egun bat izan bada ere EAEn 13 kasu atzeman dira PCR testak erabilita.

Hamaihiru horietatik 4 Araban eman dira (2 Laudion eta bana Agurain eta Gasteizen), 8 Bizkaian (4 Bilbon, 2 Getxon eta bana Barakaldo eta Sestaon) eta beste bat "beste PCR positiboak" bezala jasota agertzen dena txostenean (inoiz EAEn erroldatuta ez dagoen pertsonaren batena dela adierazi izan da, baina gaur ez da azalpenik eman).

Ospitaleratuei dagokionean, gorakada txiki bat eman da debabarreneko Ospitaletan eta bai Mendaroko Ospitalean, zein Eibarkoan lagun bat gehiago dago ospitaleratuta. Mendarokoan 6 lagun daude eta Eibarkoan 14.

Mendaroko Ospitalaren kasuan, maiatzaren 17an eman zen okupaziorik txikiena, 3 lagun zeuden bertan ingresatuta eta ordutik hona bikoiztu egin da ingresatutakoen kopurua, gaur 6 lagun daude.

Eibarko ospitalean, atzo eman zen okupaziorik txikiena, 13 lagun, eta gaur bat gehiago dago,  14.

ospitaleratuak maiatzak 21 WEB