Gaur eta bihar Elikagaien Bankurako bilketa egingo dute SuperBM supermerkatuan

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur eta bihar Elikagaien Bankurako bilketa egingo dute SuperBM supermerkatuan
ETA KITTO 2019, Mai 03

Atzo aurkeztu zuten udaletxean Elikagaien Bankuak antolatu duen janari bilketa kanpaina berria Jose Antonio Agirrebeña, Bergarako Elikagai Bankuaren ordezkariak eta Miguel de los Toyos alkateak. Gaur eta bihar Eibarko BM supermerkatuan egingo da bilketa, egun osoan. Eta maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, berriz, Ipuruako Eroski supermerkatuan bilduko dituzte elikagaiak.
Gipuzkoako Elikagai Bankuak dituen datuen arabera, 2018an, Eibarren 303 lagunek, tartean 24 umek jaso zituzten elikagaiak eta, guztira, 357 pertsonari lagundu zioten. Bataz beste, Elikagaien Bankuak 73 kilo janari banatu zituen pertsona bakoitzeko.
Iaz egin ziren kanpaina eta bilketetan 20.713 kilo elikagai jaso zituzten eta “Azken minutua” programaren bitartez, berriz, 80.170 kilo gehiago. Guztira, beraz, 100.883 kilo elikagai jaso ziren gurean. Bestalde, 22.088 kilo elikagai banatu zituzten urtean zehar egindako banaketen bitartez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »