Gaur hasiko da esperientzia gastronomikoen inguruko Debabarrena Tripontziak lehiaketa

Gaur hasiko da esperientzia gastronomikoen inguruko Debabarrena Tripontziak lehiaketa
2019/11/08 eta kitto!
Seigarrenez antolatu duten Debabarrena Tripontziak lehiaketa gaur abiatuko da. Aurreko edizioetan bezala, ekimenean parte hartzen duten jatetxeetan Tripontziak Menuak 28 eurotan eskainiko dituzte oraingoan ere. Aurten parte hartzera animatu diren establezimenduak hauek dira: Belaustegi (Elgoibar), Mendiola (Ermua), Hostal Itziar (Itziar-Deba), Kanala (Itziar-Deba), Lasturko taberna (Lastur-Deba), Salegi (Itziar-Deba) eta Urgain (Deba). Lehiaketa abenduaren 1era arte egongo da martxan eta oso errez hartu daiteke parte: Twitterren (@Deba_barrena) edo Instagramen (@debabarrena) argazki bat partekatu, zure #Tripontziak esperientziaren berri ematen eta sari bikainak irabazi. Eta sare sozialik erabiltzen ez duenak ere har dezake parte berdin-berdin, jan duen tokian parte hartzeko kupoia eskatu eta datuak beteta.