Gaur hasiko dira Asier Errasti film laburren jaialdiko proiekzioak, 20:00etan Coliseoan

Gaur hasiko dira Asier Errasti film laburren jaialdiko proiekzioak, 20:00etan Coliseoan
ETA KITTO 2019, Aza 04

Gaur iluntzean abiatuko da “Asier Errasti” film laburren jaialdiaren XX. edizioa, 20:00etan Coliseo antzokian hasiko diren proiekzioekin. Gaurko emanaldian erakutsiko dituzten film laburrak Subway, El cuento, Naqam Diamond, Patchwork, Mirokutana, Incógnito, Khuruf eta Antxoni dira eta, betiko moduan, sarrera doan izango da. Bestalde, jaialdia antolatzen duen Plano Corto elkartekoek azaldu dutenez, “norbaitek ezin badu 20:00etarako ailegatu ez da ezer pasatzen, une horretan ematen ari diren laburmetraia amaitu eta jarraian, atzetik datozenak ikustera berdin-berdin sartu daiteke”. Barixakura bitartean, egunero eskainiko dituzte proiekzioak, ordu eta toki berean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »