Gaur ipiniko dute martxan San Juan eta Aldatze-Jardiñeta arteko igogailua

Gaur ipiniko dute martxan San Juan eta Aldatze-Jardiñeta arteko igogailua
ETA KITTO 2019, Api 04

Gaur ipiniko dute martxan San Juan kalea eta Aldatze-Jardiñeta lotzen dituen igogailu publikoa. Iaz, urtearen erdialdean hasi ziren igogailuaren eraikuntza-lanak eta martxoan amaitu dituzte, konplexutasun handiko proiektua izan baita. Bestalde, erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko asmoz, sareta plastifikatu bat jarri dute pasarelaren barandan, eta datozen asteotan panel batzuk jarriko dira, “egitura apaintzeko eta segurtasun handiagoa emateko”. Lanak Obras Especiales Edificación e Infraestructuras enpresak egin ditu eta kostua 849.092 eurokoa (BEZ barne) izan da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »