Gaur Torrekuan egitekoa zen “Barixakuak Jolasian”en lehenengo saioa atzeratu egingo da

Gaur Torrekuan egitekoa zen “Barixakuak Jolasian”en lehenengo saioa atzeratu egingo da
ETA KITTO 2020, Aza 06

…eta kitto! Euskara Elkarteak Gurasoak Berbetan programaren barruan gaurko (azaroak 6) aurreikusita zuen jolas-saioa aste batzuk atzeratuko da. Torrekuako parkean egitekoak ziren jolasak, beraz, azaroaren 27an egingo dira. Orain arte elkartearen egoitzan hilean behin antolatu izan ditu …eta kitto!-k familientzat jolasak eta tailerrak, baina egoera ikusita kalera aterako ditu datozen asteotan jarduerok. Lehenengoa azaroaren 13an izango da, Txaltxa Zelaiko parkean (euria egingo balu Txaltxa Zelaiko kioskoan), bigarrena azaroaren 20an, Urkizuko parkean, iturriaren aldean (euria egingo balu L. Azpiri eraikinaren azpian), eta azaroko azkena Torrekuan, azaroaren 27an. 2-8 urte bitarteko haurrentzat jolasak izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara egingo dira eta parte-hartzea doan izango da. Segurtasun-neurriak zaintze aldera kopuru mugatua izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »