Gaur zabaldu dute neguko beherapenen azoka Toribio Etxebarria kalean

Gaur zabaldu dute neguko beherapenen azoka Toribio Etxebarria kalean
2020/02/12 eta kitto!
Gaur goizean inauguratu dute neguko beherapenen azoka edo “factoring” delakoa Toribio Etxebarria kalean, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eskutik. Hiru egunetan, gaur, bihar eta etzi zabalduko dute, 10:00etatik 20:00etara eta oraingoan 21 establezimenduk hartuko dute parte, batzuk kalean postua ipinita eta beste batzuk, berriz, eskaintzak dendan bertan eginda. Kalean egongo direnak Burbujas y Mas, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gratzina, Guby Mutilak, Ikusimakusi, Kopiña, Noma, No Comment, Ttiki, Twins eta Txukuna dira. Eta beherapen bereziak dendan eskainiko dituztenak, berriz, Askasibar Intersport, Cedry, Federopticos Igmar, Los Chicos, Oskarbi, Tribeka, Vieco eta Zentral Optika.



Euskeraz Primeran

Beste batzuetan bezala, edizio honetan ere …eta kitto! Euskara Elkarteak mahaia ipiniko du azoka zabalduko duten hiru egunetan, Euskeraz Primeran kanpainarekin jendea erosketak euskeraz egitera animatzeko. Horretarako, mahaian kristalezko ontziak ipiniko dituzte eta, gerturatzen direnak, kolorezko bolatxoak barruan sartuta, euskera erabiltzeko hartzen duten konpromisoa (dendari/tabernariekin, lagunekin edo lehen hitza) irudikatzen joango dira. Parte hartzera animatzen diren guztiei hozte-poltsa oparituko diete eta, gainera, bertan gastatzeko 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan parte hartuko dute.