Gaur zabalduko dute Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa Topalekuan

Gaur zabalduko dute Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa Topalekuan
2019/09/20 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteko bazkideen erakusketa gaur arratsaldean, 19:30ean zabalduko dute Topalekuan. Euren artelanak erakustera animatu diren artistak Esther Fernandez de Maruri, Esteban Oroz, Esther Galarza, Jose Luis Irigoien, Vicente Iriondo, Bakarne Elejalde, Fernando Retolaza, Natalie Hickey, Arrate Osoro, Maite Arriaga, Jesus Belaustegi eta Eli Eguren dira. Urriaren 6ra arte ikusteko moduan egongo den erakusketa 19:00etatik 21:00etara zabalduko dute astelehenetik barixakura eta asteburuetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.