Gaurtik aurrera EAE barruan mugikortasuna askea da

Gaurtik aurrera EAE barruan mugikortasuna askea da
2021/03/09 09:25
eta kitto!
Gaur altxatu dira urtarrilaren 13an ezarritako mugikortasun mugak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietan, eremu gorrian daudenetan barne. Aste Satuaren aurretik berrikusiko dira neurriak.

Ia bi hilabete igaro ondoren, gauerdiaz geroztik EAE osoan mugitu daitezke herritarrak, mugarik gabe. Gainera, eremu gorrian dauden udalerriek ez dute hemendik aurrera neurri zorrotzagorik bete beharko. LABIren Aholku Batzordeak Aste Santuaren aurretik berrikusiko ditu neurriak.

Beraz, urtarrilaren 13an indarrean jarri zen lurralde eta udal konfinamendu perimetrala bertan behera geratu den arren, EAEko mugak itxita jarraitzen du. Gainera, udalerrietan neurriak gogortzeko orain arte zegoen 500 kasu baino gehiagoko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuak erreferentzia izateari utzi dio.

Ostalaritzari dagozkion murrizketak indarrean egongo dira, eta txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoak, itxita. Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu.

Era berean, honako neurriek indarrean jarraituko dute: gehienez lau pertsonako talde bilerak, etxeratze agindua 06:00etatik 22:00etara, % 40ko edukiera 150 metro koadrotik gorako azalera duten merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa, hori baino txikiagoetan. Kultu-aretoetan, edukiera ezingo da % 35etik gorakoa izan.