Gaurtik aurrera jaso daitezke Txistorra Eguneko zozketako sariak Txirrindularien Elkartean

Gaurtik aurrera jaso daitezke Txistorra Eguneko zozketako sariak Txirrindularien Elkartean
2019/11/25 eta kitto!
Zapatuan primerako giroan joan zen Eibarko Txirrindularien Elkartearen eskutik Untzagako karpan egindako XVII. Txistorra Eguna. Ekitaldiaren hasieran, Juan Ortega (Antzerki Jardunaldiak), Angel Zapico (Eibar KE) eta Industrias Goritz aurtengo omenduei oroigarria eman zieten Txirrindularien Elkarteko ordezkariek (ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN DAUDE IKUSGAI). Bestalde, jaiaren amaieran egunean zehar saldutako rifen zozketa egin zuten eta sari nagusia 1.142 zenbakiari egokitu zitzaion. Saritutako beste zenbakiak, berriz, honako hauek dira: 43, 57, 84, 90, 95, 96, 97, 121, 126, 130, 134, 163, 169, 191, 195, 207, 213, 218, 228, 256, 283, 294, 348, 366, 379, 389, 393, 415, 432, 445, 453, 476, 483, 498, 522, 540, 547, 549, 640, 644, 678, 681, 682, 706, 713, 723, 739, 841, 843, 848, 882, 883, 889, 915, 918, 979, 985, 997, 1121 eta 1123. Sari guztiak kontsultatzeko www.clubciclistaeibarres.org helbidean begiratu daiteke.

Saritutako zenbakirik izanez gero, gaurtik hasita jaso daitezke sariak (azaroaren 25, 26, 27 eta 28an eta abenduaren 2, 3, eta 4an), Eibarko Txirrindularien Elkartean (Pagaegi, 3), 19:00etatik 20:00etara. Eta erretserba izanez gero, berriz, kontakturako datuak antolatzaileei emateko eskatu dute, zuzenean elkartera joanda edo, bestela, cce@clubciclistaeibarres.org helbidera idatzita.