Artearen islada gaztea

Artearen islada gaztea
2012/04/12 eta kitto!

Ikasleak dira, baina arteak ez du ikasle edo ez ikasleen artean ezberdintasunak egiten. Gazteak badira ere, eurek egiten dutenak edozein artistak egiten duenaren balio berbera dauka, eta hori horrela dela erakusteko, Portalean ikusgai izango dituzte euren lanak hilaren amaieran.
1999-2000 ikasturtean jarri zen martxan ‘Egungo Islak’ ekimena martxan. Ikasketa artistikoak egitearen aldeko aukera egiten duten ikasleen obrak jendearengana hurbiltzea da erakusketaren xedea, kurtsoan zehar egindako artelanak plazaratzeko asmoz. Horrela, amaituta edo ez, ikasleek euren eskuekin egindakoak egoten dira ikusgai Portalean.
Erakusketan, ordea, ez dira batxilergo artistikoa egiten diharduten ikasleen lanak izango soilik, argazkigintza eta bestelako lanak ere egongo direlako bertan. Besteak beste, marrazketa tekniko eta artistikoa, diseinuaren oinarriak (barne diseinua, grafikoa eta industriala), margogintza, argazkigintza eta ikus-entzunezko kultura. Ikasleentzat aukera paregabea da euren obrak herritarren eskuetan jartzea, eta ikasleak pozik sentitzeaz gain, hauen gurasoak ere oso harro sentitzen dira.



Hiru mural
Aurtengo edizioan nobedade nagusi bat izango du erakusketak. Hain zuzen ere, 5x2 metroko tamainako hiru mural ipiniko dituzte Portaleako areto nagusian, bakoitza bost ikasleren artean gauzatutako obrak direlarik. Modu horretan, jarduera hauek ikasleak bakarkako lanetan ez ezin, taldeko lanean trebatzeko planteatu dira, elkarrekin lana nola egiten den ikas dezaten. Hala ere, ez da berritasun bakarra izango aurtengo edizioan.
16 eta 19 urte bitarteko 45 ikasle ingururen lanak egongo dira ikusgai erakusketan, hainbat estilo eta erako lanak jarriko direlarik publikoaren begibistan. Gazteen artearen islada ikusi ahal izango da bertan.