Gaztetxea berriz martxan jartzeko auzolanean laguntzeko deia egin dute

Gaztetxea berriz martxan jartzeko auzolanean laguntzeko deia egin dute
2023/01/31 08:57
eta kitto!
Orain dela hilabete batzuk lapurretak egon ziren Eibarko Gaztetxean eta, besteak beste, argirik gabe laga zuten eraikina. Horren harira, auzolanean laguntzeko deia egin zuten abenduan eta orain, otsailaren 11an, antzeko ekintza bat egingo dute 11:00etatik 14:00etara.

Paretak berritzeko, kableatu berria jartzeko, hainbat gauza mugitzeko eta beste ekintza batzuk egiteko laguntza behar dute gaztetxean.