Udako Argazki Lehiaketarekin hasi dute ikasturte berria Indianokua gaztelekuan

Udako Argazki Lehiaketarekin hasi dute ikasturte berria Indianokua gaztelekuan
ETA KITTO 2021, Ira 17

Oporretatik indarberrituta bueltatu dira Indianokua gaztelekuko lagunak, kurtso berriari ekiteko prest. Irailaren 9az geroztik, ohiko martxan hasi dira gaztelekuko ateak zabaltzen, 18:00etatik 20:00etara martitzenetik eguenera bitartean, 16:30etik 21:00etara barixakuetan, 17:00etatik 21:00etara zapatuetan eta 17:00etatik 20:30era domeka eta jai egunetan (astelehenetan itxita).

Eta, beste urte batzuetan egindakoaren bidetik, oraingoan ere Udako Argazki Lehiaketa antolatu dute. Parte hartzera animatuz gero, argazkiak WhatsApp bitartez (688682372) edo emailez (eibarkogaztelekua@gmail.com) bidali beharko dira, irailaren 26a baino lehen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »