Gazterobotikak ehun bat gazte batu zituen zapatuan Astelena frontoian

Gazterobotikak ehun bat gazte batu zituen zapatuan Astelena frontoian
ETA KITTO 2017, Ira 25

Ederto ibili ziren aurreko zapatuan Astelena frontoian egin zen Gazterobotika Euskadiko lehen hezkuntza txapelketan parte hartzera animatu ziren 100 bat neska-mutilak. Eibarren lehen aldiz antolatu duten txapelketarekin gazteak zientzia eta teknologiaren arloan murgiltzea nahi dute. Goiz osoan zehar robotikari lotutako proba ezberdinetan lehiatzeko aukera izan zuten eta, horrekin batera, teknologia berriak bertatik bertara ezagutzeko tartea ere izan zuten. Gazterobotika egitasmoa Debabarreneko udal arduradunen eskutik sortu zen ekainean eta, asteburuan egin den topaketaren aurretik, hainbat tailer teknologiko eskaini dituzte eskualdeko herrietan horrelako gaietan aditua den Doplay enpresakoek. ZAPATUKO TXAPELKETAKO ARGAZKIEKIN ALBUMA OSATU ETA GURE MEDIATEKAN IKUSGAI IPINI DUGU.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »