Geoparkeak BIOTOP biodibertsitate topaketa antolatu du zapaturako

Geoparkeak BIOTOP biodibertsitate topaketa antolatu du zapaturako
2019/09/24 10:30
eta kitto!
Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du datorren zapaturako. Jarduerak Errotaberriko atsedenlekua (Deba/Itziar) izango du abiapuntu, goizeko 09:00etatik aurrera.

Topaketa Geoparkeko biodibertsitatea (hegaztiak, onddoak, landareak, anfibioak, armiarmak, narrastiak...) ezagutzera emateko asmoz antolatu dute, edozeinek har dezake parte eta doakoa da. Goizean zehar irteera desberdinak egingo dira eta, antolatzaileek azaldutakoaren arabera, “talde bakoitzak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin multzo taxonomiko zehatz bat ikustera aterako da. Gehien interesatzen zaizun taldea aukera dezakezu edo batean baino gehiagotan parte hartu. Bestalde, irteerak bi hizkuntzetan egingo dira”. Prismatikoak eramatea gomendatu dute. Bestalde, ekimena irekia den arren, parte hartzeko izena eman beharra dago, hemen edo 943192452 telefonora deituta. Jarraian daukazue irteeren ordutegia:

Irteeren ordutegia

09:00-10:00: Hegaztiak

09:00-11:00: Onddoak eta landareak

10:00-11:00: Hegaztiak

10:00-12:00: Odonatoak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak

11:00-13:00: Onddoak eta landareak

12:00-14:00: Odonatoak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak