Gilari eskeinitako antzezlanarekin ospatuko dute San Balentin Beheko Tokiko jubilatuek

Gilari eskeinitako antzezlanarekin ospatuko dute San Balentin Beheko Tokiko jubilatuek
2019/02/14 eta kitto!
San Balentin ospatuko dute gaur arratsaldean Beheko Tokia jubilatuen etxean eta horretarako egitarau berezia prestatu dute: 17:30etatik aurrera txokolate-jana egingo dute eta, gainera, Juanma Cano eta Maite Lorenzo antzezleek osatzen duten La Red Teatrok Gila umoregile ezagunari eskeinitako ikuskizuna estreinatuko du. Horrez gain, omenaldia eta oparien zozketa ere antolatu dituzte. Eta Urkiko jubilatu etxean ere ospatuko dute San Balentin: 17:00etan txokolate-jana egingo dute eta emakumeei klabelinak oparituko dizkiete. Eta Untzagako jubilatuek, berriz, bihar ospatuko dute jaia: hauek ere txokolate-janarekin hasiko dute jaialdia, 17:30ean. Ondoren bikote nagusienari omenaldia egingo diote, jarraian Untzagako jubilatu etxeko gitarra-taldearen emanaldia hasiko da eta oparien zozketarekin agurtuko dute ekitaldia. Jaialdia jubilatu etxeko kafetegian izango da.