Giro eguzkitsuarekin hasiko dugu asteburua, goibel amaitzeko

Giro eguzkitsuarekin hasiko dugu asteburua, goibel amaitzeko
2022/07/01 eta kitto!
Azken egunotako hodeiak atzean lagako ditugu asteburu eguzkitsuari ongietorria emateko. Horrela, nahiz eta eguna behe-lainoekin hasi dugun, zeru garbia izango dugu egun guztian zehar eta tenperaturak ere igo egingo dira (25ºC inguruan).

Captura de Pantalla 2022-07-01 a las 9.32.53

Bihar goizean goizetik izango dugu eguzkia eta tenperaturak are beroagoak izango dira (30ºC inguru), baina arratsaldean, eguneko bero pilaketaren ondorioz, bero-hodeiak garatuz joango dira.

Captura de Pantalla 2022-07-01 a las 9.32.02

Hodeiak geratzeko etorriko dira eta domekan zerua estalita izango dugu goizean goizetik. Gainera, zirimiria egin dezake han-hemenka. Tenperaturak behera egingo du (24ºC inguru).

Captura de Pantalla 2022-07-01 a las 9.32.15